Ingurugiro Gaietarako Zentroak BIOTraCes proiektu europar berrian parte hartuko du

Biodiversity and Transformative Change for plural and nature positive societies (BIOTraCes) EBk finantzatutako proiektu berria da, Europa osoan biodibertsitatea bultzatu nahi duena. Nazioarteko ikertzaileek bederatzi azterketa-kasu sortuko dituzte Europako hainbat lekutan, naturarekin, gizartearekin eta tokiko politikarekin lotutako gaiei heltzeko.

Gasteizko bazkide nagusia BC3 (Basque Centre for Climate Change) izango da, eta CEAren laguntza izango du proiektuan zehar.

Vitoria-Gasteizen kasuan, eskola-hezkuntzaren lehen etapetan biodibertsitatearen eta ikasleen arteko konexioa hobetzearen ondorio gisa gazteek iraunkortasun-balioak nola garatzen dituzten aztertuko da. Eskolako jolastokiak eraldatzeko proiektua landuko da, proiektu horrek, hain zuzen, ikuspegi parte-hartzaile berrien bidez ikasleek hiri-biodibertsitatearekin lotura zuzenagoa izan dezaten bilatzen baitu. CEA Hezkuntza Sailaren gidaritzapean ari da lanean proiektu horretan.

BIOTraCesek 48 hilabeteko iraupena izango du, 2026ko azaroaren 30era arte. Europako bederatzi herrialdetako hamaika bazkidek lankidetza estua izango dute BIOTraCesen arrakasta lortzeko. Bederatzi azterketa-kasuek biodibertsitatean eragin bereziki handia duten sektoreetan egingo dira. Gai ugari jorratuko dira, hala nola elikagaien ekoizpena, nekazaritza, basogintza, uraren kontserbazioa eta arrantza, eta hirigintza. Beste proiektu batzuekiko bereizgarri gisa, BIOTraCesek arreta berezia eskainiko die talde baztertuei eta erlijiosoei, generoari eta gazteriari.

Spanish     English